Affordable Access

Mugimendu demografikoen garrantzia euskara eta euskalkien hedapenean

Authors
Publisher
Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"
Publication Date

Abstract

Mugimendu demografikoen garrantzia euskara eta euskalkien hedapenean AINHOA BEOLA (EHU. Gasteiz) O. Sarrera Ondoren aurkeztuko den lanean, Euskal Herriko zazpi probintzietan euskarak bizi duen egoeraren berri emango da, halakorik egitean aipamen soilean geldituko banaiz ere. Datu hauen berri sakon eta zehatza, bibliografian aipatzen diren lanetan aurki dezakezue, hau dela eta, gaurkoan planteiatuko direnak erraztasun gehiagoz ulertzeko bide gerta daitezkeen neurrian bakarrik aipatuko dira. Komunikazio honen helburu nagusia, euskarak eta euskalkiak bizi duen egoera zein den ikusirik, ondorengo urteetan koadro demografikoak aldatuz joan ahala eman daitezkeen aldaketei buruzko gogoeta eta eztabaidagaiei bidea apropostea da. Hizkuntzaren ezagupen-erabilera maila nolakoa den jakinez, eta belaunaldi berriek euskararekiko duten jarrera-jakintza-erabilera mailaren berri izanez, ondorio finko- rik lortu ezinean (urte zenbait bartu bakarrik izango genukeelako halakorik egiteko aukera), galderarik behintzat planteiatzeko bidea zabalduko duen hainbat hipotesi eskeiniko da; halakorik egiterakoan, egungo egoera mantenduz gero gerta daitekee- naren eta egungo egoera jadanik aldatzen hastekotan gertatuko denaren arteko be- reizketa egingo da. Euskal Herriko probintzia bakoitzean, euskarak bizi duen egoera diferentea da, eta euskara ere jarrera eta hedapen maila ezberdina ari da izaten; ondorengo urteetan jasango duen bilakaeran zerikusi nabarmena dauka ezaugarri demografiko orok, taula demografikoak aldatzen ari direlako urteetan zehar, eta agertuko den adin talde bakoitzaren ezaugarriak, eta beraz euskararekiko jarrera, ezagupen maila eta erabilera bera, ezberdina izango baita adin-talde batetik bestera. 1. Datu zenbait 1.1. Zuberoa, Lapurdi eta N afarroa Behera, ekialdeko hiru probintzien arteko ezaugarriak ezberdinak diren arren, ezaugarri orokorrak kontuan hartuz mintzatuko nalZ. Honela, adin taldeen arauera euskaldun tasak aldatuz joango dira, adina behera doan

There are no comments yet on this publication. Be the first to share your thoughts.