Affordable Access

Eleanitz-English: Gizarte Zientziak ingelesez

Authors
Publisher
Euskal Soziolinguistika Aldizkaria Sortzen, SEI
Publication Date

Abstract

Hezkuntza eleaskotarikoaren egitasmoa hedatzen ari da gure artean, eta horretarako egon daitezkeen bideen artean eleaniztasun goiztiarraren aukera nagusitzen ari da. 1991-1992 ikasturtean Ikastolen Elkarteak ingelesaren irakaskuntza goiztiarra abian jarri zuen ¿Eleanitz-Ingelesa¿ proiektuaren bidez. Proiektuaren helburuen artean, ikasleek DBHko bigarren zikloan ikastarlo bat ingelesez jasotzeko gai izan zitezela zegoen. Lehen promozioa 2001-2002 ikasturtean hasi zen ikastarlo bat ingelesez ikasten; Gizarte Zientziak, hain zuzen ere. Jauzi horrek, jakina, hainbat kezka sortu zuen: 4 urte zituztela ingelesa ikasten hasi ziren ikasle horiek zein ingeles maila lortu dute DBH amaieran? Gai al dira ikasle horiek ikastarlo bat ingelesez jarraitzeko? Gai izango al dira ingelesez eskuratutako ezagutza horiek euskaraz azaltzeko? Galdera horiek erantzuteko asmoz, 2001-2002 ikasturte amaieran egindako ebaluazioa azaltzen zaigu artikulu honetan. Ikastarlo bat atzerriko hizkuntza batean ikasteak atzerriko hizkuntzaren ikuspegitik zein onura izan ditzakeen azaltzen digu egileak, eta, antza denez, arloaren ikaskuntza ere lagundu egiten du. Proiektu honen ildotik hausnarketarako etorri zaizkigun gaiak mahaiaren gainean jarriz amaitzen da artikulua

There are no comments yet on this publication. Be the first to share your thoughts.